XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez balitz moskorra!- laugarrenak.

- Laster botako dik puzkarra!- bukatu zuen zaldi beltz eta orguilos batek, eta beste guztiak parrez eta algaraka hasi ziren bere alteraldiarekin.

Horrelaxe dibertitzen ziren karreretako zaldi haiek, Maurizio astoari egundoko burlak eginez.

Eta horrela dibertitzen ez zirenean, elkarri kontu txoroak esaten pasatzen zuten denbora.

- Bada, lehengo batean kontatzen zuen zaldi zuriskak Parisen korritu nuen, eta printzesa batek azukre koskor bat eman zidan.

- Hori ez da ezer erantzun zion beltzak Ni Londreseko hypodromoan entrenatzen ari nintzen batean, Inglaterrako erregina etorri zitzaidan!.

- Inglaterrako erregina? Ez da egia izango! - Noski baietz! - Zein inbidia!- suspiriatzen zuten beste zaldi guztiek.

Maurizio astoak ez zien batere kasorik egiten: ez burla egiten ziotenean eta ez harroputz jartzen zirenean ere.

Lan eta lan aritzen zen Lasartevich-eko erloju nagusiak hamarrak jotzen zituen arte.

Ordu horretan, zerbait afaldu eta bere gelara erretiratzen zen.

Behin bere gelan, Mauriziori lasaitasun haundi bat sartzen zitzaion.